Compromiso con la infancia. Pasión por la educación.

Pedagogia eta Metodologia

pedagogía-infantil

Haurtxo Politan, Lehen Hezkuntzako lehentasunezko helburua umeak bizitzarako eta haziko diren testuingu sozialerako prestatzea dela uste dugu.
Horregatik, gure pedagogia “Bizitzagatik eta bizitzarako heziketa”-n oinarritzen da (Ovide Decroly, 1871-1932, psikologo, pedagogo, mediku eta maisu belgikarra). Umeek joko eta bere intereseko diren esperientzien bidez ikasten dute. Hezitzailearen lana baliabide eta giroak erraztu, umeen atxikimendu irudia izan eta, jakina, maitasuna eta segurtasuna ematea da (gure umeak estutzeak sorgintzen gaitu! Beharrezkoa da, gainera).

Irakaskuntza hirueleduna izango da. Hau da, lehenengo hizkuntza euskara da, baina egokitzapen-aldian zehar gaztelaniarekin aldizkatuko dugu umeei  aldaketa aldi hau errazteko. Gainera, umeak aldi honetan era naturalean ikasten dutenez, hizkuntzara ohitutzen hasteko joko eta heziketa ekintzak ingeleraz egingo ditugu.

Beste alde batetik, gure eskolan psikomotrizitate saioak egiteko gela bat daukagu, jarduera psikomotorra oso garrantzitsua dela uste dugu eta.

pedagogía

Gure metodologia OHITURA ETA JOKO-TXOKOETAN oinarritzen da. Ikasgela, giro desberdinak sortuz, hainbat txokoetan banatuta egongo da: fitxa/sormen txokoa, imitazio eta irudimen – joko txokoa (sukaldetxoa, denda, mozorroak…), liburutegia, etab. Ohiturei esker umeek jarduera-sekuentziazioa eta momentu bakoitzean nola portatu behar diren ikasten dute. Gainera, ohiturek segurtasuna ematen diete umeei.